Dantza saltsa
Dantza eta musika oso jarduera aproposak dira haurren garapenean laguntzeko. Balioen hezkuntzarako tresna ezin hobeak dira, izan ere, dantza eta gorputz adierazpenaren bidez, pertsona moduan aberasten gara eta sozializazio prozesuan eta komunikazioan zuzenean eragiten digute. Dantzak eta musikak emozioak sorrarazten dituzte eta adierazpen modu berriak garatzen laguntzen dute. Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute txikienek.
Helburuak:
- Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea.
- Haurrak musika, dantza eta gorputz adierazpenaren esparruan murgiltzea.
- Haurrek musika, dantza eta gorputz adierazpenaren bidez emozioen kudeaketa garatzea.
- Gorputza inguruaren eta norberaren ezagutzarako tresna garrantzitsu kontsideratzea eta sorkuntza baliabide bezala ulertzea.
- Elkarlana eta berdinen arteko harremanak modu osasuntsuan garatzea.

Edukiak:
- Konfiantza indartzeko jolasak
- Hitzik gabeko komunikazio jolasak
- Dantza koreografia gidatuak eta libreak
- Heziketa emozionala lantzeko ekintzak
- Jolas eta dantza kooperatiboak
- Sentsopertzepzioa sustatzeko jarduerak: itzalak, ispiluak, ukimen jolasak,…
Nori zuzendua:
Haur hezkuntzako umeei (2-5 urte)
Iraupena:
Ikasturtekoa/ Curso escolar
Lekua:
Ikastetxea/ Centro escolar
  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus