Txikirolari
Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera fisikorako zaletasuna garatzea ohitura osasuntsuak barneratzen hasteko. Kirolaren bidez haurrek hainbat gaitasun eta trebezia garatzen dituzte: psikomotrizitatea, harremanak, komunikazioa... Eskolaz kanpoko ekintza honen helburua da haurrek kirol mota desberdinak ezagutzea eta talde lanean aritzen ikastea.
Helburuak:
- Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea.
- Haurrek kirol mota desberdinak ezagutzea
- Kirolerako zaletasuna piztea
- Bizitza osasuntsua sustatzea
- Talde lana eta elkarlana bultzatzea.
Edukiak:
- Talde jolasak eta jolas kooperatiboak
- Munduko jolas eta kirolak: futbol txinatarra, kin ball, Blankey...
- Erritmo eta koordinazio kirolak
- Taldeko kirolak: futbola, saskibaloia, eskubaloia
- Euskal kirolak: esku pilota, herri kirolak
- Igeriketa (aukera balego)
- Trebezia jolasak eta kirolak
Nori zuzendua:
Haur hezkuntzako haurrak (2-5 urte)
Iraupena:
Ikasturtekoa/ Curso escolar
Lekua:
Ikastetxea/ Centro escolar