Ludoteka
Pertsonak jolasaren bidez hezteko espazioak dira. Herrietan urte osoan zehar haurrei zuzentzen zaizkien ekipamenduak. Ludotekak jolaserako material eta espazio aproposak eskura jartzeaz gain, herritarrei (guraso, haur zein bestelakoei) hezitzaile profesionalen bideratze, laguntza eta konpainia eskaintzen dizkio. Ludotekan adin desberdinetako haurrentzako jostailu eta material ludiko ugari dago: literatura, ikus-entzunezkoak, informatika edo teknologia berriak, eskulanetarako baliabideak, eta abarů Astelehenetik ostiralera zabaltzen dira eta opor garaietan ordutegi bereziak eskaintzen dituzte. Bestalde, asteburuko ludotekak ere antolatzen ditugu. Azkenik udako ludotekak haurren opor garaian dinamizatzen diren ludotekak dira. Normalean uztailean zehar antolatzen dira.
  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus