Goiztiarrak
Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak asetzeko helburuarekin.
Helburuak:
Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak:
- Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea.
- Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea.
- Umeak euskara eta dibertimendua lotzea.

Jasotzaileekiko erlazionatuak:
- Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki bultzatzea.
- Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea.
- Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko baliabideak eskaini.

Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak:
- Neska-mutilen arteko harremanak genero berdintasunean oinarrituak izatea.
- Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea.
- Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea.
- Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez bultzatzea.
- Ohitura osasuntsuak barneratzea.
Edukiak:
Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa, marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina, bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu.
 
Baldintza:
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 07:30etik 09.00etara eskainiko da eta arratsaldez 16:15etik 17:15era.

Aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera moldatu eta egokitu liteke.
Nori zuzendua:
Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta, beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko genituzke baina, posible dugun guztietan, adin desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
Lekua:
Ikastetxea
  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus