Graffitiak eta muralismoa
Kale, ikastetxe edota eraikinetako hormetan graffitiak edo muralak diseinatu, sortu eta egiten ikasteko tailerra. Gazteek euren nahietatik abiatuta edo gai konkreturen bat proposatuta paretak marraztu eta koloreztatzera goaz!
Helburuak:
- Espazio komunak kolorez eta edukiz janztea
- Pinturaren artean ezagutzea eta sakontzea
- Sormena lantzea
- Euskarazko aisialdiaz gozatzea
- Gazteentzat erakargarria den ekintza dinamizatzea
Iraupena:
2-8 ordu
Egutegia:
Iraupen anitzekoa
Lekua:
Margotu beharreko espazioa