Gastronomia: mermeladak, pintxoak, elikadura orekatua, gozoak...
Sukaldaritzarekin erlazionatutako ikastaro/tailer tematikoek arrakasta izaten dute gazteen artean. Halako aukerarik izan ez duenarentzat edo sukaltzea gogoko duenarentzat aproposa!
Helburuak:
- Elikagaiez eta elikaduraz oinarrizko jakintzak ikastea
- Eguneroko bizitzan praktikatzeko ikasketa baliagarriak lortzea
- Sormena eta teknika lantzea
- Euskarazko aisialdiaz gozatzea
- Gazteentzat erakargarria den ekintza dinamizatzea
Iraupena:
Iraupen anitzekoak
Egutegia:
Ikasturtea, hiruhilekoa...
Lekua:
Sukaltzeko aukera duen espazioa
  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus