Txalaparta
Euskal kulturan, musikan eta perkusio tresnetan ezaguna da txalaparta. Binaka jotzen da eta bere soinuak bailara batetik bestera elkar komunikatzeko erabiltzen ziren lehen. Egun doinu eta musika berezia eskaintzen dio herritarrari.
Helburuak:
- Euskal kulturako instrumentu berezia ezagutzea eta probatzea
- Sormena eta erritmoa lantzea
- Txalapartaren ezagutza historikoa eta praktikoa ikastea
- Euskarazko aisialdiaz gozatzea
- Gazteentzat erakargarria den ekintza dinamizatzea
Iraupena:
2 ordu astean
Egutegia:
Iraupen anitzekoa
Lekua:
Ikastetxea, kultur etxea, gaztetxea, lonjak, gaztelekua...
  • Eragintza Kultur Erakundea
  • > Zabalbide kalea 26, behea. BILBO
  • T> 94 432 04 45
  • F> 94 433 59 05
  • E> eragintza@eragintza.eus