Jolasa plazara!
Plazan edo kaleko espazioetan lantzeko jolasak. Kalera atera eta herriko gune publiko eta irekiak erabiltzeari garrantzia ematen zaio proiektu honetan.
Helburuak:
- Haurrekin kalean jolasak lantzea
- Jolasen bidez euskara, elkarkidetza, ingurumena, parekidetasuna, kulturartekotasuna eta sormena sustatzea
- Plazak izan dezakeen erabileraz gozatzea
- Plazarako jolasak asmatzea
Edukiak:
- Jaurtiketa jolasak: sardia, intxaurrak, petanka…
- Trebetasun jolasak: diaboloa, uztaia, yoyo…
- Lurreko jolasak: kromoak, kanikak, txingoka, iturriak
- Mugimenduzko jolasak: soka salto, goma-salto…
Baldintza:
2 orduko iraupena du, tarte horretan 80 bat pertsona igaro litezke. 4 hezitzaile.
Iraupena:
Iraupen anitzekoak
Egutegia:
Ikasturtea, hiruhilekoa, hilabetekoa...
Lekua:
Plazak, patioak, frontoiak...